Sakoneko Elkarrizketa
- Leire Lejarazu
- 21 ene 2014
- 2 Min. de lectura

Sakoneko elkarrizketak definitzerako hainbat modu daude aditen arabera baina orokorrean definizio hauen laburpen bezala sakoneko elkarrizketa informazioa lortzeko asmoz, pertsona aditu batek pertsona bati egiten dion elkarrizketa profesionala eta modu zuzenean egindakoa da. Honen bitartez bere motibazioen, sinesmenen, sentimenduen, nahien…inguruko informazioa lortzeko. Elkarrizketa hau aldez aurretik prestatuta egon behar da eta batez ere pertsonala ,bi pertsonen artekoa bakarrik, elkarrizketatzailea eta elkarrizketatua.
Sakoneko elkarrizketa erabilpen asko ditu:
Oso aproposa da pertsonen informazio konfidentziala lortu nahi denean, pertsonala delako. Bainta haien jarrera edo sinesmetetaz hitz egin behar denean. Informazio profesionala lortu nahi bada.
Elkarrizketa hainbat mota ezberdinetan bereiz ditzakegu:
- Elkarrizketa estrukturatuta: Elkarrizketa mota honetan gidoia zorrozki jarraitzen da, eta ez da gidoitik kanpoko galderarik egiten.
- Elkarrizketa erdi-estrukturatuta : Honetan nahiz eta gidoia ere jarraituz, elkarrizketaren norabidea aprobetxatuz gidoitik kanpoko galderak egin daitezke.
- Sakoneko elkarrizketa: Aztertzen ari garen elkarrizketa mota hau gidoia alde batera usten da, ez dira galderak zehazten.
Elkarrizketa zuzendua eta ez zuzenduak ere bereizten dira. Hauek elkarrizketatzaileak zuzentzen duen mailaren araberakoak dira; zuzenduak galderen gai, ordena eta eskema jarraitzen denean. Eta ez zuzenduak elkarrizketatzaileak erantzuten denaren arabera zuzentzen dituenean.
Elkarrizketa holistikoak eta fokatuak diren ere bereiztu behar dira, elkarrizketaren orokortasun mailaren arabera: Holistikoak, gai ezberdinak jorrantzen direnean eta fokatuak gai bakarra denean.
Beste alde batetik elkarrizketak egiteko 3 teknikak mota erabili ahal dira:
- Elkarrizketa mailakatua: elkarrizketatzaileak aztertzen den produktuaren ezaugarrietatik hasi egiten da eta erabiltzailean ezaugarrietara heltzen da, kateatuta dauden bitartez. -- Gai ezkutuko elkarrizketa: pertsonen interes pertsonalak ikertzen dira.
- Analisi sinbolikoen elkarrizketa: produktu baten garrantzi sinbolikoa aurkitzean da.
Sakoneko elkarrizketaren ezaugarriak honako hauek dira: Lehenik eta behin luzera 30 minututik bi orduraino iraun daiteke, gehiago ez kontzentrazioa galtzen delako eta elkarrizketatuak nekatu egiten da.
Elkarrizketagilea galdera orokor batekin hasten da, baina gero eta zehatzago bihurtzen du. Konfiantza sortzeko gaitasuna izan behar du elkarrizketatzaileak, baita elkarrizketa zuzentzeko ere. Ez da zuzenegia izan behar erantzun ez bidagarriak lor daitezkeelako, nahiago da galdera zabalak egitea erantzun sakonagoak eta informazio garrantzitsuagoa lortzeko. Karga emozional handiko galderak ere ekiditu behar dira. Elkarrizketatua motibatuta eta lasaia egon behar da erantzuteko erraztasuna izateko.
Elkarrizketaren faseak ere aztertzea komeni da, baina honen inguruan desadostasunak aurkitu dezakegu. Aditu batzuk bi fase dituela esaten dute: Sarrera-fasea, elkarrizketatuari informazioa ematen zaionean, konfiantza giroa sortuz. Eta ondoren garapen-fasea, hemen galderekin hasten denean da eta ikerketarekin hasten denean.
Beste Aditu batzuek hiru fasetan banatzen dela adierazten dute: Elkarrizketa prozesua, aurreko sarrera fasearen antzekoa. Informazio ateratze prozesua eta azkenik ,beste motatik ezberdintzen duena, informazio gordetze prozesua. Honetarako koaderno, grabagailu, bideokamera..bidez egiten da.
Hala eta guztiz ere sakoneko elkarrizketa ere bere kontrak ditu, alde batetik, iraupena oso luzea bada elkarrizketatua nekatu eta jarrera ezkorra hartzeko arriskua dago. Baina Adinarekin eta maila kulturalarekin limitazioak dituen elkarrizketa da. Erantzunak emateko gai ez direlako edo galderak ulertzeko zailtasunak dutelako. Kontuz izan behar da bideokamera edo grabagailuak elkarrizketatuan mesfidantza edo deserosotasuna sor dezakeelako.
Bukatzeko informazio bilketa egitea beharrezkoa da eta ondoren aurkeztu behar da txosten batean. Txostena egituraketan hasieran sarrera jarri behar da, hipotesiak eta helburu aurkeztuz. Ondoren, lortutako emaitzen datuen laburpen txiki bat aurkezten dira eta ondorio orokorrak. Atal honetan bibliografia gehitzen da. Informazioa guztiz osatzeko eranskinak sartzea, erabili ezkero gidoia ere sartzea, elkarrizketatu bakoitzari buruzko fitxa teknikoa eta elkarrizketaren datu orokorrak (data, tokia, testuingurua) txartatzea komeni da.
Σχόλια